Jokabide-kodea
Helburua
Jokabide Kode honi buruzko konferentzia eta erabiltzaile talde guztien helburu nagusietako bat ahalik eta jatorri eta ezagutza anitzenak dituzten pertsonak barneratzea da. Horregatik, guztientzako giro atsegin, seguru eta ongietorria eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu, generoa, orientazio sexuala, ezgaitasuna, etnia, egoera sozio-ekonomikoa, erlijioa edo sinesmena edozein izanda ere.
Jokabide Kode honek gure komunitateko parte-hartzaileentzako igurikimenak adierazten ditu, baita jokabide onartezinen ondorioak ere.
Gure ekitaldietan parte hartzen duten guztiak gonbidatzen ditugu esperientzia seguru eta positiboak sortzen laguntzera.
Kode/herri/teknologia irekiaren herritartasuna
Jokabide Kode honen bigarren helburu bat kode/herri/teknologia irekiaren herritartasuna areagotzea da, eta bertako parte-hartzaileak gure ekintzen eta komunitatean duten eraginaren arteko harremanak aitortzera eta indartzera bultzatzea.
Komunitateak existitzen diren gizarteen ispilu dira, eta ekintza positiboak ezinbestekoak dira gizarte batean dauden desberdintasun eta botere-abusu mota ezberdinak orekatzeko.
Gure komunitatea atsegina, adiskidetsua eta parte-hartzaile guztiek osoki laguntzera bultzatzen dituztela ziurtatzeko esfortzu gehigarria egiten duen norbait ikusten baduzu, jakin nahiko genuke.
Jokabide esperoak
Parte hartu modu benetako eta aktiboan. Horrela eginez, komunitate honen osasun eta iraupenari laguntzen diozu.
- Arreta eta errespetua izan zure hizkuntzan eta ekintzetan.
- Saiatu gatazkak saihesteko lankidetza sustatzen.
- Saihestu hizkuntza edo jokabide gutxiesleak, diskriminatzaileak edo abusiboak.
- Jabetu zaitez zure inguruaz eta gainerako parte-hartzaileez. Ohartarazi komunitatearen dinamizatzaileak egoera arriskutsu bat, norbait egoera desegokian edo kode honen urraketak jasaten ikusten badituzu, nahiz eta gutxi garrantzitsua iruditu.
Jokabide onartezina
Jokabide onartezinak honako hauek barne hartzen dituzte: hizkuntza edo ekintza intimidatzaileak, jazartzaileak, abusiboak, diskriminatzaileak, gutxiesleak edo degradagarriak. Komunitatearen parte-hartzaile guztiei aplikatzen zaie, komunitatearen ekitaldi eta komunikazio pertsonal guztiak barne. Komunitatearen ekitaldiak egingo diren lekuak komunitatez kanpoko pertsonekin partekatzen ahal dira, mesedez izan errespetuz leku horien agintariekiko.
Jazarpena honakoak barne hartzen ditu: genero, orientazio sexual, arraza, erlijio edo ezgaitasunari lotutako kalte edo difamazioak; biluzien irudi desegokiak erabiltzea (aurkezpen digitalak barne); intimidazio deliberatua, jarraipen edo pertsekuzioa; argazki edo grabaketa abusiboak; aurkezpen edo beste ekitaldi batzuen etenaldi iraunkorra; kontaktu fisiko desegokia eta nahi ez den arreta sexuala.
Jokabide onartezinaren ondorioak
Ez dira onartuko komunitateko edozein kideren jokabide onartezinak, barne hartuta babesleak eta erabakiak hartzeko aginpidea dutenak. Komunitateko kide guztiek berehala bete behar dute jokabide onartezinak eteteko eskatzen zaienean.
Komunitateko kide batek jokabide onartezina izanez gero, komunitatearen antolatzaileek edozein neurri har dezakete egokitzat jotzen dena, barne hartuta komunitatean parte hartzea behin-behinekoz edo betiko etetea, aurrez abisatu gabe (eta ordaindutako ekitaldi baten kasuan dirua itzuli gabe).
Jokabide onartezin baten lekuko edo biktima bazara
Jokabide onartezin baten biktima edo lekuko bazara, edo beste edozein kezka edo arazo baduzu, mesedez, jakinarazi komunitatearen antolatzaile bati lehenbailehen. Orri honen amaieran harremanetan jar zaitezkeen antolatzaileen zerrenda aurki dezakezu.
Gainera, komunitatearen antolatzaileek tokiko polizia-indarrekin harremanetan jartzen lagun dezakete edo, bestela, jokabide onartezinaren biktima izan direnak seguru sentiarazten lagundu dezakete. Ekitaldi presentzialen testuinguruan, antolatzaileek eskolta bat ere emango diete esperientzia horiek izan dituztenei.
Kexak
Jokabide Kode hau urratzea faltsuki edo bidegabeki leporatu dizutela sentitzen baduzu, ekitaldiaren antolatzaile bati jakinaraztea gomendatzen zaizu, kexa labur batekin. Gaiari buruzko politiken arabera aztertuko da eta konponduko da.
Aplikazio-esparrua
Komunitateko parte-hartzaile guztiek (kolaboratzaileak —ordainduak edo ez—, babesleak eta gonbidatuak) jokabide-kode honi atxikita egotea espero da komunitatearen bilera guzti-guztietan —linean edo pertsonan—, baita komunitatearen jarduerekin lotutako komunikazioetan ere.
Lizentzia eta atribuzioa
Berlin Code of Conduct kodea Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International (CC BY-SA 4.0) lizentziapean banatzen da. pdx.rb Code of Conduct-en oinarritzen da, eta hura ere lizentzia beraren pean banatzen da.