← hizlarien zerrendara itzuli

Mikel Ors Valle

Bizkaiko Software Ingeniari bat naiz, sektorean 20 urte baino gehiago daramadana rol desberdinak betetzen. Azken urteotan, Datuen Ingeniaritzaren eta gidaritza teknikoaren munduetan murgilduta egon naiz.

Irakasteko grina dut. Horrek hainbat arlotako irakasle izatera eraman nau urte hauetan zehar.

Hortik harago, softwarearen kalitatearen eta ondo ulertutako arintasunaren zale amorratua naiz. Software Ingeniaritza talde lan bat bezala ulertzen dut, non garrantzitsuena eta konplexuena beti pertsonak dira.

Aurkitu Mikel sare sozialetan:


Bere hitzaldia

Lan gogorraren tranpa software garapenean

Lan gogorra beti positibotzat jo izan da. Gehien ahalegintzea, beti zerbait egiten egotea ziurtatzea, eta beharrezko ordu guztiak sartzea balioetsi izan da. Nork ez luke horrela lan egiten duten pertsonez osatutako talde bat nahi? Baina kalitatezko softwarea sortu eta benetan balioa eman nahi badugu, agian horrela lan egitea ez da ideia onena.

Software Ingeniaritza lan intelektual eta sortzaile moduan ulertzen dut, pertsonekin elkarlanean egiten dena, etengabe aldatzen ari den ingurune batean. Hitzaldi honetan, “Work Smarter, Not Harder” printzipioa software garapenean nola aplikatzen den aztertuko dugu. Lan gogorrak ez soilik garatzaileei, baita sortzen duten softwarearen kalitateari ere, nola negatiboki eragin diezaiokeen azalduko dut. Gainera, nire eta nire taldeen artean funtzionatu duten ideia eta estrategiak partekatuko ditut, betiere helburu batekin: kalitatezko softwarea sortzea, benetan balioa emango duena.

Babesleak

Babesle nagusiak

Bilboko Udala Diputación de Bizkaia

Platino babesleak

Automattic BBK

Urrezko babesleak

Open Bank Freepik Okta Inetum Catworks

Zilarrezko babesleak

Quaderno Voxel Factorial SeQura Kairos

Brontze babesleak

Technosylva Gnoss